Abra Saria etxean

Bizkaie! 2004-04-09 00:00   Bertsolaritzea
Txapela Xabier Payarentzat Lehenengo atalean maila polita erakutsi eben bertsolariek. Aitatzekoak dira zortziko nagusian Iñaki Apalategi eta Xabier Payaren lanak, hasikeratik buruz burukorako faborito izakerea berretsiz, eta baita Jokin Labayenen bigarren eta hirugarren bertsoak be. Zortziko txikian Beñat Lizasoren freskotasuna eskertu zan eta Xabierrek eta Iñakik, batera tokau jaken, beren lehenengo helbururako puntuak batzen segidu eben. Bakarlaneko puntuetan (ondo betetako beharrik eta gatxena) Beñat, Iñaki eta Xabier ibili ziran finen eta gaiari botatakoetan konfirmau eban Xabierrek bere ordura arteko nagusitasuna ...

Sariketa aroa

Bizkaie! 2004-04-02 00:00   Bertsolaritzea
ABRA SARIA 2004: Has gaitezan etxetik. Hirugarren edizinoa izan da aurtengo Abra sariarena. Orain urte bi hasi zan, Algortako bertsolari eskoleak (ALBEk) bertsolari gazteak kantuan ipinteko plaza barri bat sortu gura izan ebalako. Ezer baino lehen, argi itxi beharra dago Bizkaian ez dagoala gazteentzako sariketa ugari. Ondorioz, honek jaurerriko bakotasun horren kontrako ondar ale apala izan gura eban. ALBEk argi izan eban hasikeratik sariketeak Euskal Herri mailakoa izan behar ebala. Horregaitik, hain zuzen be, eskualde guztietako partaideak lortzeko saiakerearen aldeko ...

Jentilaren koplak behiari

Bizkaie! 2004-03-26 00:00   Bertsolaritzea
GURE BEHIE, BENITTE Gure behie zein argie (bis) buztanean be begie. Ostikoaz hilko leuke hegaz dabilen eulie. Buztanean be begie hegaz dabilen eulie. Itxura baten polite bere izena “Benitte”, Amuma be endakoa Kanadatik etorrite. Bere izena Benitte Kanadatik etorrite. Kantabrian erosie, badaki zer dan gosie. Errape zimela baina hazurrez ondo josie. Badaki zer dan gosie, hazurrez ondo josie. Nabarra ta adardune, Inun bada bat, jatune. Berbetan ez daki baina bestela behi jakitune. Inun bada bat jatune, bestela behi jakitune. Esnetsutzat ...

Antxinako ahotsa paperean

Bizkaie! 2004-03-19 00:00   Bertsolaritzea
Ez dakit testuak aurre-euskerea ezagutzeko erreztasunik eragingo dauan, ezta testuak euskerearen izaera monosilabikoa babesteko tresna izan daiteken. Baina bertsotan eta bertsolaritzeaz dakidanagaz, pentsetan dot honek sekulako aldaketea eragin leikela egungo pentsamentuan. Lazarragak bere ahozko jarduna papeleratu eban unetik, gauza bat argi itxi eban etorkizunerako: alde batetik, bat-batean adierazo gurako ebazan sentimentuak paperak emoten dauan segurtasunean babestu ebazan. Beraz, ahozkotasunaren bat-bateko sormena kendu eutson bere sentimentu adierazpenari, baina ez eutson kendu ahoz adierazo beharra. Doinurik daukan ala ez ezin jakin geinke ...

Txapelketa urtea da Bizkaian

Bizkaie! 2004-03-12 00:00   Bertsolaritzea
2004ko egitasmoa Esan doguna. Aurton txapelketa urtea da eta esan leiteke, bertsoa egiteko prozedura bera errepikatuta, aurtongo egitasmoa atzekoz aurrera pentsauta dagoala. Abenduaren 19an Euskaldunako Jauregian izango dan finalak zehaztu dau Bizkaiko Txapelketearen egutegia, eta honek Elkartearen beste egitasmoak baldintzatuko dauz. Txapelketa urte hau udabarrian hasiko da zazpi eskualdeetako txapelketakaz (Enkarterrietan be antolatuko da lehenengoz) eta udagoienean izango dau jarraipena Bizkaikoagaz. Lehenago baina, badira lehiaketa gehiago be. Martian bertan, Bizkaiko Ikastolen Elkarteagaz eta BBK erakundeagaz alkarlanean antolatzen dan bertsolari gazteentzako ...

Tinta zuririk barik, aho bizarrik gabe

Bizkaie! 2004-02-28 00:00   Bertsolaritzea
Bertsolari izatea bere izakerearen parte da. Lar ezagutzen ez dogunok be, badakigu isilik dagoanean be, askotan bertsoa pentsetan ari dala emoten dauala, eta hor ibilten gara, berari begira, bertsoa noiz botako zain. Hauxe dino bertsolari izateari buruz bere liburuan: “Mundu honetan norbait izan eta zerbait egin nahi duen orok, begiak erne ibili beharra dauka. Bertsolari izan nahi duena behartuta dago, nahitaez, belarri-zabala izatera. Horrek ez du esan nahi belarri-zabal guztiak bertsolari izango direnik, baina bai bertsolari diren denek belarriak oso ...

Euskerea gose, justizia eske

Bizkaie! 2004-02-16 00:00   Bertsolaritzea
GOSE GREBA Poz aurpegiak genduzan danok lehenengoko orduetan txiste kontari ibili ginen ur botila eskuetan. Astea hain luze joango zanik ez gendun inork pentsetan ta lotan danok janariagaz egin gendun amesetan. Ametsak amets ez genduan geuk horren gorputzaldi txarra kartelak egin, datuak kontau ta martxan barruko arra. Gose ginela esateko be lotsea euki beharra epaitegian euskera da ta gosez dagoen bakarra Hamar astean hainbeste jente batuko da borrokara urdailen hotsak egingo al dau epaitegian dardara... Baraualdiak osasunean sortu leike mila ...

Zaharrak Berri Tour

Bizkaie! 2004-02-01 00:00   Bertsolaritzea
Gaijartzaileen ganean ez dabe lora ederrik botaten: ez daukie gustuko ordu beteko saio batean eskola bateko irakaslea, zakar arteko arratoia, alaba drogazale baten ama eta igogailu bateko bentiladorea izatea. Ez daukie gogorik euren arteko laguntasuna jendaurrean eteteko, edota euren egoera personala bertsoetatik kanpo ixteko. Kontestuari kantau gura dautsie, begi aurrean daukienari eta burutik pasetan jaken lehenengo gauzeari; neurri txikian edo handian, alkarrizketan jarduten dabe hirurek. Silveira tabernaria dala, Fredi parrandazalea... alkarren trapu lohiak jendaurrean eskegiten dabez, tapetako gauza gitxi daukiela ...

Bertso Eguna 2004

Bizkaie! 2004-01-15 00:00   Bertsolaritzea
Ekitaldi nagusia Donostiako Kursaaleko auditoriumean, 18:00etan. Bertsolariak: Andoni Egaña, Igor Elortza, Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio, Angel Mari Peñagarikano, Jon Maia, Iñaki Murua eta Unai Iturriaga. Gai-jartzailea: Josu Goikoetxea. Afaria eta festa Zubietako Araeta sagardotegian, 21:00etan. Bertsolariak: Amets Arzallus, Imanol Lazkano, Jexux Mari Irazu, Jokin Sorozabal, Xabier Silbeira, Fredi Paia, Aitor Sarriegi, Iñaki Apalategi eta Xabier Amuriza. Trikitikariak: Ansorregi eta Larrañaga. Sarrerak eta erreserbak Ekitaldirako sarreren prezioak: arrunta 10 €, bazkideek 7 € eta 16 urtez azpikoek 4 € ...

Arabatik bertso kantari!

Bizkaie! 2004-01-15 00:00   Bertsolaritzea
Egitaraua San Martin bezperako txarri bi baino beteago egoan: bariku iluntzean, Bizkaia vs. Araba desafioa; zapatu goizean, Unai Iturriagagaz berbaldia, arrastian bertso saioen autogestinoari buruzko gogoetea eta iluntzean, barriz, Arabako Taldekako Txapelketako herriarteko finalerdia. Tartean, komuneko ispiluari puntua ipinteko gogoz joandako 30 gazte: “bertsomania” edo “isiltasunfobia” nagusi. Barikuko desafioa barre abentura luzea izan zan ezer baino gehiago: jaurerritik Gorka Lazkano, Gorka Ostolaza eta Fredi Paia bertsolariaren anaia ibili ziran kantuan; patata lurretik Oihane Perea, Iñaki Viñaspre eta Irati Anda izan ...

Pentagrama bete bertso

Bizkaie! 2003-12-31 00:00   Bertsolaritzea
Hareetako bati honako bertsoa kantetea tokau jakon, gaia “doinua” zala: Doinua: Andre Txarraren Bentajak http://www.bertsozale.com/bertso/doinutegia/audio/liburuki3_1417a.mid “Alderik ez da lorontzi eta bertso doinuen artean; ale politak topa litezke loregintzaren artean. Loreak berez politak dira mendian edo parkean, baina hobeto gelditzen dira lorontzi polit batean.” Jarraian, Unai Iturriagak bertso hau berau bere agurrerako erabili eban eta holan esan eban bere azken puntuak: “Saioa egin behar dogunez, bueltau gaitezen arira loreak zimel ez dakiguzan ...

2003a bertsotan

Bizkaie! 2003-12-31 00:00   Bertsolaritzea
2003KO KRONIKEA Doinua: “Gure munduko bizimodua” Batzutan ona bestetan txarra horixe dogu bizitza guk ona baino txarra daukagu azkenaldiko baldintza hazi gaiztoa ereiten dauen etsai horrek dauka giltza eta edonon ikusi leike bere heriotz ekintza gure munduan gogor dabilku Indar eta su ekaitza Itsaso handian Prestige untzia desagertuta hondora galipot lohia zabaldu jakun uretan behera eta gora itxurak eta ustelkeria gordeta hainbat denbora eguneroko kontu gordina ekarri eustan gogora marea baltzak atara zeuen zikinkeria kanpora. Ustelkeriak ez dau ekarten kontu ...

Bertsolari@k: genero bako historia

Bizkaie! 2003-12-15 00:00   Bertsolaritzea
Ostera, ezin pentsau geinke ordurarte emakumeak isilik egon ziranik (kostauko da holakorik sinistea, andra berbalapikoz betetako Euskal Herri bete kafetegi honetan), izan be, harritzekoa baita Adanen saihetsak zenbat behar egin dauen orainarteko bertsogintzearen ibilbidean. 1876an galdutako Bizkaiko Foru Zaharren agiritegiak emoten deusku horren barri: [...] Título 8, Ley I: [...] son conocidas por desvergonzadas [...] y ponen coplas y cantares a manera de libelo infamatorio (que el Fuero llama profazadas) [...]. 1452ko agiri horrek dinoanaren arabera, sano zabalduta egoan profazadoreen jarduna Euskal Herrian zehar ...

Gipuzkoako txapela Maialenen buruan

Bizkaie! 2003-12-15 00:00   Bertsolaritzea
Hasikerako puntua emonda Mendiluzek osotu eban lanik borobilena. Ostean hamarreko txikian aritu ziran eta hemen Irazuren eta Maialenen lana da aitatzekoa. Irazuk Martinekin kantau eban, margolariaren irudimena zan bera eta Martin, barriz, eskua; bigarren bertsoa holan amaitu eban, bezperako manifestazinoari aitamena eginda: “Donostian atzo zer koadro behinepin / kolore aukeraketa zeuk zerorrek egin / baina margotu zazu eskubiarekin”; eta hirugarrena: “nik imajinatzen det Irun euskalduna / baina nola pintatu ez dakit laguna”. Maialenek Iñaki Gurrutxaga euki eban kantu lagun, hau adinekoak laguntzeko iragarkia ...

Durangora bai?

Bizkaie! 2003-12-01 00:00   Bertsolaritzea
AZOKEA Abendu hasikeran nora egin alde? Durangon badaukagu nahiko nobedade poeta, prosagile bakarlari, talde… Letraz eta musikaz barriz egin dabe zubi barri bat euskal kulturaren alde Horra egutegian hiru egun gorri Durangon berben eta doinuen iturri Besozabalik gagoz ta ondo etorri! Ez jako, ez, faltako agertzen dan horri zer erosi, zer entzun ta zer irakurri Aurten be musikoek ez dabe hutsik egin Serrano, Anari, Petti eta Rueda fin Karidadeko Benta Ta Oskorri bardin Laboa, Ordorika eta Urdangarin dana gura dauena ...

Aho bateko arrakastea

Bizkaie! 2003-11-15 00:00   Bertsolaritzea
Gipuzkoako Txapelketea final-aurreetan Euskal Herrian bat-bateko kantuaren plazarik entzutetsuenak txapelketak dira. Gipuzkoakoa ari da jokatzen sasoi honetan eta honezkero badakigu final-aurreetan zeintzuk kantauko daben. Azken laurdenetako saioetan ez da sorpresa handirik izan eta aitatzekoak dira Ekaitz Goikoetxea beasaindarraren lana -bere ohiko hizkuntza aberats eta poetikoari komunikazino dosi beharrezkoa gehitzen asmau ei dau- eta, guk zuzenean entzundakoen artean, Arkaitz Goikoetxea eta Jon Martin oiartzuarrena, saio polita eta osoa eskaini ebelako Zumaiako saioan. Finalerako hautagaiak dirala erakutsi dabe hirurak. Final-aurretatik kanpo geratutakoen ...

'Txapel Bete Bertso'-ren bigarren denporaldia

Bizkaie! 2003-11-01 00:00   Bertsolaritzea
Azken buruan, Txapel Bete Bertsoko martiko saioetako dirua Euskaldunon Egunkariarientzat batu eben eta 600 euroko laguntzinoa emon jakon euskerazko egunkari barriari. Orain, barriz, zemendiko dirua Arangoiti Ikastolarentzat batzea da asmoa, aurtengo Nafarroa Oinez egunean aroak egindako kaltea konpontzen laguntzeko eta Irunberrin laster ikastola barria egin ahal izateko. Txapel Bete Bertso ekimenaren bigarren denporaldiaren aurkezpenean, kartzelan dagozan Peru Aranburu eta Galder Bilbao 'Txapi' lagun bertsolariak gogoratu, libre itxi dagiezala eskatu eta saio guztietan eurekaz egongo dirala zehaztu dabe antolatzaileek. Txapel Bete ...

Mundu bete bertso, arima bakarra

Bizkaie! 2003-11-01 00:00   Bertsolaritzea
ARIMA BAKARRA Doinua: “Mundu honetan holako gauzak” Mahomak bere mendia dakar Euskal Herriko Mecara, bertsotan jardun asmotan datoz Osama zein Sam osaba. Upel artean pepsi, café, té mate, ron eta queimada... Denak ezbardin emonagaitik batzuen begietara, mila hizkuntza, mila cultura baina arima bera da. Una montaña junto a Mahoma aquí su Meca reclama, tal vez veamos cantando bertsos al Tío Sam y a Osama. Escanciaremos pepsi, café, té, y toda una amplia gama... aun pareciendo tan diferentes si nos miramos ...

Alfonso Irigoienen ondarea

Bizkaie! 2003-10-15 00:00   Bertsolaritzea
Gipuzkoako Txapelketea final laurdenetan Gipuzkoako Bertsolari Txapelketea aurrera doa. Bailaratan banatuta jokatu da lehenengo fasea. Aurtengo barrikuntzetako bat izan da eskualdekako kanporaketa fase hau. Lau bailaratan banatu dabez bertsolariak: Kostaldea, Hernanialdea, Leintz-Urola eta Goierri. Guztira, 62 bertsolarik hartu dabe parte lehenengo fase honetan eta puntuazinoaren arabera 26k egin dabe aurrera. Izenak ikusita ezin geinke esan sorpresarik izan danik, ustez aurrera egin behar ebenak ez dabelako arazorik izan euren maila erakusteko. Fase honetako konturik aitagarrienak honeek izan leitekez: bailaratan Kostaldeak eta ...

Epaileen epaia

Bizkaie! 2003-10-01 00:00   Bertsolaritzea
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketea Hasi da honezkero gipuzkoarren txapelketea. Irailaren 26an abiatu ziran kanporaketak eta abenduaren 14an jokatuko da finala, Irunen. Aurtengo barritasunak bi dira: gaztetasuna eta lau urterik behingo sarritasuna. 71 bertsolarik hartuko dabe parte. Aitatzekoa da Andoni Egañak, Sebastian Lizasok, Peñak eta Jokin Sorozabalek ez dabela parte hartuko eta finalerdietarako zuzenean sailkatuta dagozala Maialen Lujanbio, Jexux Mari Irazu, Aitor Mendiluze, Jon Maia eta Iñaki Zelaia. Bizkaie!-ren hurrengo alean zabalago emongo dogu txapelketa honen barri.