Topaketak ikasturtea hasteko

Bizkaie! 2003-09-15 00:00   Bertsolaritzea
Xenpelarrera bisitea Zapatuko lanak amaituta eta gauean bertso-parrandeari bere lekua egin ostean, domeka goizez bertso-eskoletako irakasleak Xenpelar Dokumentu Zentrura joango dira bisitan. Bertan bildutako materialaren barri jasoko dabe, baita beronen antolaketa eta erabilpen sistemearen nondik norakoak ezagutu. Bisita honen helburua Dokumentu Zentrua bertso-eskoletako eragileei ezagutzera emotea da eta, bide batez, eskolako jardunean euki leiken erabilgarritasuna aztertzea. Bertan ezagutuko dabe ganera Bertso-Eskolen Datu-Basea, aurten sortua eta 2001-2002 ikasturtetik aurrerako datuak jasoten dauzana. Bertso-eskolen zerrendea eguneratzeko eta ikasle zein irakasleen ibilbidea jarraitzeko ...

Iskandar Hamawy: 'Inon ez etxean bezala'

Bizkaie! 2003-09-01 00:00   Bertsolaritzea
Inon ez etxean bezala Doinua: Misiolari baten moduan N-1ean harrapatuta, Madrileraino ilara. Maletaz lepo, ford zahar hau ez da helduko Santa Polara. 'Txisa ein gurot. Asko falta da?', negarrez dago alaba. 'Beste bidea hartu behar zan', andrak sartu deust ziztada. Deabru batek maltzur dinoste: 'Bide bazterrean laga!' Zazpi egunez zazpi ordutan hondartzaz badekot nahiko. El Pais-eko eskala danak be leitu dodaz tarteko. Halere andrak alde egiteko presarik inoiz ez deko. Neska gazteen gorputz lirainez hortaz gozatu beharko. 'Ama, aitari begietara ...

Ahozko inprobisazinoa munduan

Bizkaie! 2003-08-01 00:00   Bertsolaritzea
Kulturarteko Topaketak Euskal Herrian Kuban repentistak dagoz, Mexikon troberoak, Argentinan eta Uruguain payadoreak, Portugalen eta Galizian regeiferoak, Menorkan glosadoreak, Jamaikan reggae inprobisadoreak, Saharako Tuaregak be inprobisetan dabe, Korsikan beste horrenbeste...; gehienak Euskal Herrian ikusteko aukerea izango dogu datorren udagoienean. Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak “Ahozko Inprobisazioa Munduan Kulturarteko Topaketak 2003” antolatu ditu, zemendiaren 3tik 8ra eta bertan ahozko inprobisazinoaren mundu mailako ikuspegi zabal bat hartu ahal izango dogu, non zer ikertzen ari diran jakiteko eta, zelan ez, zuzenean ikusi eta entzuteko ...

Gipuzkoako Bertsolari txapelketea 2003

Bizkaie! 2003-07-15 00:00   Bertsolaritzea
Informazino gehiago, irailean Elkarteak irailean beste prentsaurreko bat emongo dau eta han azalduko ditu Gipuzkoako Txapelketan parte hartuko dabenen izenak, taldeak, ariketak eta ganerako xehetasun guztiak. SAIOAK NOIZ ETA NON: LEHEN FASEA: Irailaren 26tik urriaren 12ra bitarteko asteburuetan egingo dira saioak. FINAL-LAURENAK: - Urriak 25: OÑATI - Urriak 26: ORDIZIA - Zemendiak 1: HERNANI - Zemendiak 2: ZUMAIA - Zemendiak 9: ANDOAIN FINALERDIAK: - Zemendiak 16: ESKORIATZA - Zemendiak 23: ZARAUTZ - Zemendiak 30: TOLOSA FINALA: - Abenduak 14: IRUN

Behin (baina ez barriro)

Bizkaie! 2003-07-01 00:00   Bertsolaritzea
BEHIN (baina ez barriro) Canovas, Franco, Trantsizinoa, ene, ez daukot astirik! "Rosa-rosae" ta deribadak txuleta baten izanik. Platonek bere koban be ez dau oingoz aurkitu argirik, diametroa ez dakit, penkoa ziur jadanik... Besape biak izerdi potzu, estutasun galanta nik: ezin dot neurtu diametroa, nerbioak neurtu barik! "Hau zuzena da, edo okerra?" nire galdera airera, "neska ezin dot hori erantzun, alperrik zure galdera. Berandu zabiz, gitxi falta da, begitu egizu aurrera" Filologia karrera, nire lehenengo aukera. Aprobatua da guraria, jarri gitxi ...

Gaia gai

Bizkaie! 2003-06-15 00:00   Bertsolaritzea
Ekarpen aberatsak Saio esperimentaletan ponentziagileek gogoetarako ekarritako puntuak jarri ziran proban. Iruñean, Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio eta Andoni Egaña izan ziran Karlosen esanetara, eta azken honek gaia formuletako moduan sakondu eban batez be, gai-jartzailearen sortzaile papela aldarrikatuz. Gaitzat poema bat irakurri, bertsolariei beto eskubidea onartu, tabladutik alde egin eta hirukotea bakarrik itxi...; Unai Iturriagak orduko esperimentazino haretaz idazten dau aitatutako Bertsolari aldizkariaren azken ale berezian. Gaien egokitasuna zalantzan ipini barik, gai-jartzailearen jarrerea izan zan bere eretxian nobedade nagusiena, eta Unaik ...

Eskolartekoan Josu Martinez eta Miren Amuriza Bizkaiko Txapeldun

Bizkaie! 2003-06-15 00:00   Bertsolaritzea
Mungian Euskal Herriko Finala Josu Martinezek Txapela jantzi osteko azken agurrean Diputazinoko Euskerea Sustatzeko Zuzendari Nagusia, Gotzon Lobera eroan eban mikrora beragaz eta elegante-elegante Santutxuko Sorgintxulo Gaztetxea ez botateko eskaerea egin eutson. Aitagarria da azken lau urteetan Bilbon geratu dala txapelen bat. Euskal Herriko Eskolarteko Finala Mungian, bagilaren 21ean, zapatuz, goiz eta arratsaldez. Berton herrialde bakotxeko bina bertsolari lehiatu dira. Gaztetxuetan Bizkaiko ordezkariak Miren Amuriza eta Eñaut Uruburu izan dira. Prebisinoen arabera, Iparraldeko eta Gipuzkoako bertsolariak ziran lehiakide gogorrenak eta ...

Laban daukagun opille

Bizkaie! 2003-06-01 00:00   Bertsolaritzea
Estuntza txarrik ezautu bada sekula Euskal Errian oraintxe gagoz estu benetan itsaso biren erdian, kanpotik daukuz arerijuak baita etxe barrenian geuri burua austeko gertu usterik gitxienian, augatik gagoz sarri ixillik itz eiñ bihar geunkenian. Batzuentzako miñ handija da gure gauzak ikustia itxura danez gure gauzona eurentzako da kaltia noizik beiñ jaurti arrikada bat ta eskuak gordetia erakusten dau dabilliena guzurre eta nastia, usterik bako egunen baten agertuko da gustia. Soiñ asko dagoz lutoz jantziak, begi askotan negarra, baña ez aztu ...

Bizkaiko harrobia

Bizkaie! 2003-05-15 00:00   Bertsolaritzea
Arabako Txapelketea Araban, eskolartekoaz ganera, nagusien mailakoa be martxan dago. Arabako Txapelketea Bizkaikotik bereiztu zanetik urtero jokatzen da sasoi honetan. Kanporaketen ostean finalaurrekoetan dira honezkero. Maiatzaren 10ean izan zan lehenengoa, Legution, eta Asier Otamendik lortu eban puntu gehien eta finalerako txartel zuzena; Oihane Perea eta Ruben Sanchez geratu ziran bigarren eta hirugarren. Maiatzaren 17an Amurrion jokatu zan bigarren finalaurrea; Manex Agirre, Rikardo Gonzalez de Durana, Juan Mari Juaristi, Zigor Enbeita, Alberto Martinez eta Irati Anda izan ziran aurrez aurre eta ...

Eta orain Udalbiltza...

Bizkaie! 2003-05-01 00:00   Bertsolaritzea
Eta orain Udalbiltza... Sarekada bat egiten dabe eraso baten atzean, umeek legez pataleta bat sortzen jaken bakotxean. Gau sakonean indarrez sartuz hainbat lagunen etxean, Madrilerantza eroaten dabez buruz behera kotxean, AuB legez kanpo itxi guran dabilz zoroen antzean; martxa honetan nork emongo dau bere bozka maiatzean? Udalbiltzara ailegau dira eta itxi dabe ri-rau, frankismoaren hegemoniak Espainian sendo dirau. Nazino osoa batu gurean sortu zan erakunde hau, bere horretan eutsi izan dau nahiz ta batzuk 'jo ta pasau'. Hauteskundeetan jazoak jazo ...

Arratiarren loraldia

Bizkaie! 2003-04-15 00:00   Bertsolaritzea
Epaileen erabagiz, Arratia Txapeldun Azken poto horrek bestelakorik iragarten eban, baina antza hobea izan zan orokorrean arratiarren lana. Mayok barikuan legez, bi etapetan gailendu ziran: gaztetxoetan 3,5 puntuko aldeagaz eta gazteetan 5 puntukoagaz. Danetara, Arratiak 372 puntu eta Busturialdeak 363,5. Sari banaketan txapeldunei eta txapeldunordeei oroigarria eta BBK-ko txekeak ez eze, beste bi sari be banatu jakezan: finalista gazteenarena Jurek Ziemkiewicz morrozko arratiarrak hartu eban eta bizkaiera egokienarena Miren Amuriza berriztarrak. Balorazinoa Amaitu da aurtengo edizinoa eta balorazinoa ...

Lazkao Txikiri Kantari

Bizkaie! 2003-04-01 00:00   Bertsolaritzea
Bizkaie!

Egunkaria aurrera!

Bizkaie! 2003-04-01 00:00   Bertsolaritzea
Doinua: 'Meles Terrae' (Sarasua Anaiak) Mogimentua bada gure inguruan nork jakin ze arrazoi daukien buruan. Sartu dira etxe ta bulego barruan, goizeko orduetan lapurren moduan. Paper eta agenda kopuru zabala ordenadoreena be ez da makala. Danok sentidu gara lapurtuak hala, geure etxean sartu balira bezala. Guretzat euskeraren lagun ta behargin beste batzuentzako erratz bako sorgin. Zalantzapean jarriz itxi dabe arin, eguneroko lanak egiten deutse min. Gure aurka egiteko suabe-suabe moldatu gura dabez makina bat lege. Momentuz idatzizko prentsa dabe xede ...

Martia bete lehia

Bizkaie! 2003-03-15 00:00   Bertsolaritzea
Gipuzkoan Orixe saria Gipuzkoan ugari dira bat-bateko sariketak. Egunotan Añorgako Orixe sariketea jokatu da, Euskal Herri mailako sariketea, 25-30 urteko 18 bertsolari konbidatuk parte hartu dabela. Tartean izan dira Etxahun Lekue, Iratxe Ibarra eta Arkaitz Estiballes bizkaitarrak be. Hiru kanporaketen ostean, finalerako honako sei bertsolariak sailkatu ziran: Iñaki Zelaia, Estitxu Eizagirre, Iñigo Manzisidor 'Mantxi', Aritz Zerain, Andoni Otamendi eta Asier Otamendi. Gipuzkoarrak danak. Martiaren 16an, Añorgan jokatutako finalean, Estitxu Eizagirre izan zan onena Andoni Otamendi eta Iñaki Zelaiaren aurretik. Laugarren ...

Santutxu dantzan

Bizkaie! 2003-03-01 00:00   Bertsolaritzea
Santutxu dantzan Doinua: Dantzari Dantzako Aitte San Migel 1 Mende erdi da Karmelo elizan sortu ebela Gaztedi, zuok atara kontuak baina nahiko iruditzen jat neuri. Nahiz ta ordutik pasau dabezan hamaika mila komeri, gauza fuerte bat kontau behar dot arnas hartu ta eseri. 2 Egia esan Gaztedi legez ez dago hainbeste talde, Euskal Herria dantzan jarri dau puntaz punta, aldez alde. Orain fraileek eta udalak, zergaitik eureri galde, lokaletatik bota nahi dabe: fuera, hanka, ospa, alde!! 3 Fraileen laguntzaz sortu ...

Irakasleak ikasle

Bizkaie! 2003-02-15 00:00   Bertsolaritzea
Gauza bat dago argi: gelara sartzen dana ez da bertsolaria, irakaslea baino. Ikasleak asko motibetan dira bertsolaria ikusita eta haregaz hartu-emonetan hasten diranean baina guk argi izan behar dogu irakaskuntza prozesuaren erantzun pedagogiko egokia emon behar dogula, gure bertso-esperientziaz ganera, didaktikarako beharrezkoak diran bitartekoak erabilita. Eta horregaitik bihurtu jakuz gure irakasleak ikasle, bertsolaritzea modu eraginkorrean irakasteko badagoalako zer ikasi. Iñaki Aurrekoetxea

Mahatserriko Santa Eskea

Bizkaie! 2003-02-01 00:00   Bertsolaritzea
Begoñeko Santa Ageda Bedeinketua izan deitela etxe honetako jentie pobre ta umilde gabizenantzat badeizu borondatie Etxeko jaunak esango dosku kanteko badu edo ez etxeko jauna isilik dau ta kantau gaztiek aurrera Oles da oles atean nor dabil denpora honetan gazte soroak alkar hartute Santa Ageda kantetan. Santa Ageda, Ageda ez da hillien hillien urtien behin de berie bere zezaille bosgarrenien Bestetik, egunerako beren beregi jarritako koplak kantetan dira, urtez-urte aldaketa txikiak eginda. Baserrietara Santa Ageda bezperan baino aurreko astegoienean joatea ...

Txapel bete bertso

Bizkaie! 2003-01-15 00:00   Bertsolaritzea
Urtarrilak 16 / Bilbon / La Espuela tabernan, 21:30. Oihana Bartra Alain M. Urrutia JokinCastaños Miren Loizaga Urtarrilak 17 / Barakaldoko Ibarra-kaldun Jon Barrocal Jabier Mtz. 'Guti' Peio Etxebarria Ekaitz 'Katxo' Urtarrilak 17 / Lezamako Oxangoitin, 22:00etan Alberto De Abajo Ortzi Garitano Eneko Abasolo Urtzi Urrutikoetxea Urtarrilak 18 / Ondarroako Kafe Antzokian, 12:30etan Joseba Artza Beñat Ugartetxea Onintza Enbeita Jurgi Garitagoitia Urtarrilak 24 / Gernika-Lumoko Lagun Etxean, 20:00etan Iker Belaustegi Iñaki Basterretxea Ibon Iza Iñaki Iturriotz Urtarrilak 24 / Mallabiako Herriko Tabernan, 21 ...

Enaizu itzartu

Bizkaie! 2003-01-01 00:00   Bertsolaritzea
Enaizu itzartu Si me dijeran pide un deseo, preferiría un rabo de nube... (S. Rodríguez) Doinua: 'Meles Terrae' (Sarasua Anaiak) Sentidu al dozu inoz kolorez betea, zeruan islatua zeure izatea? Gertau al jatzu inoz kantu izatea eta HODEI bategaz dantzan egitea? Ilargiak barriro harrapau bazaittu mosu emon gurean haizeari itsu, eguna egarri bada ta bihotza urtsu... orduan HODEI batek keinu egin deutsu. Itsasoa biluzik sartu zara bertan, olatuan etzanda zeruaz berbetan. Busti-busti eginda amets goxoetan, HODEIAK hartu zaittu bere besoetan ...

Lehengo buruan Txapela

Bizkaie! 2002-12-15 00:00   Bertsolaritzea
Igor Elorza Doinua: 'Munduan libre bizi izatea' (zazpi puntukoa) Mugikorraren epokaraino pasa dan mendetik salto, horrek ni poztu e(g)iten nau noski, ahaztu dodaz mila malko. Familiko ta lagun guztiak konbidatu dodaz gaurko, danak afaritarako egun handia dalako, hazurrak dodaz apur bat gogor ta bihotza nahiko txarto, baina umorea daukat ondino beste ehun urtetarako. Gorputza daukat nik zahartuta baina bai bihotza gazte, gaur be umorez ta barriketan ibili naz aske-aske ta beste batzuk hor dabiz beti malaletxe eta peste ...