Bertsolaritzearen curriculuma

Bizkaie! 2004-07-16 00:00   Bertsolaritzea
Lau ardatzetan oinarritutako curriculuma Bertsolaritzearen curriculuma idazteko Jon Sarasuak “Bat-bateko bertsolaritza” liburuan arlo honen didaktikeari buruz idatzitako gogoeta hartu dabe oinarri legez, eta lau ardatzetan banatu dabez curriculumaren edukiak: hizkuntzea, musikea, trebetasun sozial eta personalak eta kultur ondarea. Lau ardatzek ikasketa prozesuan bertsolaritzearen irakaskuntzak arlo horreetan egin leikezan ekarpenak jasoten dauz, eta apustua garbia da: euskal kulturearen ondare honek heziketa prozesuan askotariko gaitasunak ekarri leikiozala lehen hezkuntzan ari dan ikasleari. Curriculumaren iturri honeek zehazterakoan kontuan hartu dira arlo biren curriculum ...

Bertsotzaindia III

Bizkaie! 2004-07-09 00:00   Bertsolaritzea
Bertsotan, ahal dala, gauzak behin esan behar dira, ondo ala txarto. Ondo esaten danean, ez da arazorik egoten, baina txarto esaten danean, askotan bertsolariak berak be aurpegian adierazoten dau bere akatsa. Emon daigun inork botatako bertsoaren lehen zatiak holan dakarrela: Bizkaie behingoz noiz barrituko pasetan jaku astea, komeni baita maite doguna sarriago ikustea, Hona arte, bertsolariak EGA gainditzeko moduko bertsoa bota dau, eta jente ez hain euskaldun barriak be, mikrofono atzekoa euskaldun petoa dala pentsauko dau. Ostera, pentsau daigun orain ...

Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa '04

Bizkaie! 2004-07-09 00:00   Bertsolaritzea
Bestela, Euskal Herri osoko 20 bertsolarik hartu dabe parte Euskal Herriko txapelketa honetan. Aurten, barritasun moduan, bertsolariek bidaia bat jasoko dabe opari legez; txikiak Euskal Herriko lekuren batera joango dira asteburu pasa, eta handiak Parisera joango dira aste beterako. Zorionak! Xabier Paia

Bizkaierea badabil txapelketan

Bizkaie! 2004-07-02 00:00   Bertsolaritzea
Gaia: “Zuek biok ama-semeak zarie. Zu, Urtzi, semea zara. Zuen ama Oihanak, etxeko beharrakaz kokoteraino, greba egitea erabagi dau. Gaur da bere lehenengo greba eguna.” Urtzi Egin beharko dogu orain berriketan, ama ikusten zaitut aspaldi penetan, lasai hasi geintekez hementxe berbetan: bale arropa lohiak itxizuz hor bertan, baina noz bazkaltzen da gure etxe honetan? Oihana Benetan zabiz pozik txistuka kantuan, baina ibili zaitez zu orain tentuan eta fijatu amak dauen talentuan, gaur gu hasiko gara bazkari kontuan, zuek prestatu eta ...

Bizkaiko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa ‘04

Bizkaie! 2004-06-25 00:00   Bertsolaritzea
Gidabaimenik bako bertsolari nagusienen kategorian Josu Martinez (txapeldun), Jon Agirre (txapeldunorde), Manex Sagarna eta Olatz Ibarluzea lehiatu ziran. Josu Martinez bilbotar bertsolariak bigarren faseko bakarkako lanean eskuratu eban txapela, Jon Agirregaz ia alderik be egon ez zan arren. Gaia hau zan: “Josu, orain gitxi Ibilaldia izan da eta zuk hainbat gazte ikusi dozuz bertan; asko eta asko gaztelaniaz berbetan”. Bere azken bi puntuek halako zer edo zer esan eben: “Gure herria eta hizkuntza babestu beharra dago, gurean hitzak balio baitu ...

Zazpi eskualde zazpi txapeldun

Bizkaie! 2004-06-18 00:00   Bertsolaritzea
Bizkaiko txapelketara begira Daborduko badakigu zein zazpi bertsolarik kantauko daben Bizkaiko Txapelketako kanporaketetan. Honeeri izena emoten daben 2002 aurreko txapelketetako finalistak batuko jakez (2002ko finalistak finalaurretara sailkatuta dagoz zuzenean), eta Eskualdeetako Txapelketetatik puntuazinoaren arabera sailkatutakoak, hogeita hamarreko zerrendea osotu arte. Antolatzaileek izen emotea zabalduko dabe hurrengo hilabeteetan eta orduan jakingo dogu zehatz nortzuk kantauko daben Bizkaiko Txapelketan. Guk Eskualdeetako Txapelketan 200 puntutik gora lortu dabenen zerrendea dakartsuegu, honeek dira eta sailkatzeko aukerea euki lekienak (bat baino gehiago kanpoan geldituko da ...

Bertsotzaindia (II)

Bizkaie! 2004-06-11 00:00   Bertsolaritzea
Eta zuzentasuna jaio zan... Zuzentasuna, beraz, azken aldiko moda barri bateko fenomenoa baino ez da, holan ikusita. Ganera, arazo asko ekarri dauz bere etorrereak: ontasuna eta zuzentasuna banandu behar izan dira, zuzentasunak ez dau esparru komunikatibo danetako egokitasuna bermatzerik lortu oraindino, bertsoa osotzeko estrategia batzuk bertan behera itxi dauz... Edozelan be, zuzentasunak inon presentziarik badauka, leku hori duda barik txapelketea dogu. Bertsolari txapelketa danetako epailetza erispideak kontuan hartuta, holako laburpen bat urtengo jakun zuzentasunari buruzko atalaren ganean: “...jentaurreko hizkera-maila erabili ...

Bertsotzaindia (I eta erdi)

Bizkaie! 2004-06-04 00:00   Bertsolaritzea
Gaurko bertsolariak behar leuke nonnahi euskera on, zuzen ta egokirako gai. Baina egia balitz astelehen danak jai! Jolas dalako edo ez dalako langai, beti ez da asmatzen inoz ahaztu be bai. Bertsoaren soloan “hau da hau endredo”, nork ez dau gura izan “txapelen bezero”. “Bela konpontzerikan” ez daigun espero; ikusiko da “bihar, etzi ala gero”, lizentzia larregi darabilgun edo. Gero arau barritan egin behar arraun, euskerak berak dauka horrenbeste itaun; Bazkaltzaindi... parkatu, Euskaltzaindiko jaun: Bizirik nago baina, ai, belaunez belaun ...

Bertsotzaindia (I)

Bizkaie! 2004-05-28 00:00   Bertsolaritzea
Polita emoten badau be, azken paragrafoa egia izatea gura izango leuken jentearen zoritxarrerako, bertsolariak Euskal Herriko edozein bazterretan entzuten dan euskerearen lekuko dira. Euskera horrek bete behar dauan baldintza bakarra erabilia izatea da, hau da: bardin dau euskera ona, zuzena, ofiziala, arautua zein batua izatea. Euskal Herriko gizarteko talde batek be ez badau erabilten, nekez urtengo dau holako berbarik bertsolariaren ahotik. Bertsolaritzearen helburu nagusia komunikazinoa da, bertsolariaren eta bertsozalearen arteko sormena ahalik eta onena izatea. Bertsolariak funtzino apelatiboa erabilten dau ...

Lazkao Txiki handiagaz

Bizkaie! 2004-05-21 00:00   Bertsolaritzea
San Antontxuak laster ailegauko eta, Bataklan txokoan batu ziran bertsolari eta bertsozale mungiarrak (baita inguruko herri eta auzoetakoak be). Roberto eta Keparen trikitixearen doinuagaz alaitu zan giroa, alaitzeko gehiegirik behar izan ez eban arren. Jon Lopategigaz batera, Gregorio Larrañaga be tartean izan ziran. Azken hau nor izango ete dan galdezka egongo zarie zeuon buruei, baina ‘Mañukorta’ esanda laster etorriko jatzue burura bekainak inork baino hobeto mobitzen dauazan bertsolari atsegina. Eta atseginetan atseginena be han egoan: Lazkao Txiki. Afari galanta jan ...

Gorka Ostolaza Lea Artibain jaun eta jaube

Bizkaie! 2004-05-21 00:00   Bertsolaritzea
Maiatzeko finalak Kontuak holan, maiatzean zehar ezagutuko doguz eskualdeetako txapeldunak zeintzuk diran. Hemen dozue egutegia: Busturialdea: maiatzaren 8an, Gernikako Elai-Alai aretoan, 17:00etan. Bertsolariak: Amaia Jauregizar, Amaia Uribe, Onintza Enbeita, Ander Elortegi, Anertz Muniategi, Iker Belaustegi, Xabier Enbeita eta Jon Rementeria. Enkarterri: maiatzaren 15ean, Muskizko Kultur Etxean, 19:00etan. Arratia: maiatzaren 16an, Zeanuriko Kultur Etxean, 18:30etan. Bilboaldea: maiatzaren 21ean, Basauriko Ibaigane Kultur Aretoan, 19:30etan. Ipar Uribe: maiatzaren 22an, Getxoko Andres Isasi musika eskolan, 19:00etan. Durangaldea: maiatzaren 29an ...

Zazpigarren txapela Araban

Bizkaie! 2004-05-14 00:00   Bertsolaritzea
Ile zatarra sudur handia ezin zen izan bestela baina halare maitasuna da horren lotura krudela errimaz ere nahastu egin naiz honela edo horrela zuk badakizu zu entzutean urduri jartzen naizela Azkenik, esan leiteke Ruben Sanchez izan zala okerren ibili zan bertsolaria. Holan salatu eben eskuratu eban seigarren (azken) postuak, saioan zehar egin ebazan estropezuak ala ideiaz urri osotutako bertsoak. Ezinean egoala emoten eban, kontzentrazinoa eta musa urrun eukiko baebazan legez. Oro har, txapelketa txarra izan bazan be, badira salbatu ahal ...

Hobeto ez ete dagon solteru...

Bizkaie! 2004-05-07 00:00   Bertsolaritzea
Gaia: “Gizonari komeni jakon ezkontzea” Arlo honetan ez da erreza gogakizun zuzenduten; ez dakit konbeni jakun baina asko dira ezkonduten. Adan ta Eba Jaunak jarriak lehenengo ziran buztarten, ona izango da, ba Jaungoikoa ez da inoz erratuten. Gizonak beti eukiten oi dau on-txarrerako argia: Adan ta Eba solteru ziran, esan behar da egia. Bien artian betetu eben mundu hontako legia, neri ez zait orain esan toketan bazan txarto egitia. Haien ondoren asko dabiltzaz litzatekezela ezkonduko, ezetz esanda nesken atzian berandu ...

Euskal Herri osoko eskola umeentzako lehenengo Bertso Paperen Lehiaketeak baditu daborduko irabazleak

Bizkaie! 2004-04-30 00:00   Bertsolaritzea
Azkenik, D kategorian (DBHko 3. eta 4. mailak), Arrate Illaro Etxeberria Leioako Betiko Ikastolakoa izan da irabazlea; horretarako, bere pentsamenduak eta sentipenak azaldu ditu gauez mendian galduta eta bakarrik egoala. Bigarren postua Silvia Etxanizi jagoko, Azkoitiko Xabier Munibe Ikastolakoa eta hirugarrena hutsik adierazo dau epaimahaiak. Euskal Herri osoko ganerako ikastola eta ikastetxeen artean ondokoek be hartu dabe parte, besteak beste: Geroa (Getxo), Begoñazpi (Bilbo), Loinazpe (Beasain), Luis Ezeiza (Eskoriatza), Urreta (Galdakao), Fabian Legorburu (Laudio), Ikasberri (Azpeitia), Urretxu (Zumarraga), Altzaga (Erandio ...

Udabarri gaztea

Bizkaie! 2004-04-30 00:00   Bertsolaritzea
Erramu egunez, barriz, Erandioko Berbots euskera taldeak Kanpomartxo jaiaren 14. edizinoa antolatu eban. Dantza alardearen ostean, bertso-saioa iragarrita egoan Lutxana auzoko eszenatokian: kantuan Irazu, Ekaitz Larrazabal “Katxo” eta oraindino tekleei gehiago sakatu behar deutseen honek. Saioa librean izan zan batez be, Altzaga ikastolako bertso-eskolako umeek bertso batzuk kantau ostean. Hala eta guztiz be, gai pare bat be toka jakezan bertsolariei. Lehenengoa umeek eurek jarri eben, eta bigarrena Berbots taldeko neska batek pentsau eban. Jai polita da erandioztarrek urtero-urtero euren udalerriko ...

"Tontatxu"

Bizkaie! 2004-04-23 00:00   Bertsolaritzea
Doinua: Markesaren alaba 1 – Arrastion, Enkarni. Pruden etxean dau? – Gaur be kanpoan dabil, txokora urten dau; goxetik eskapata, berandu ailegau ta ni beti bakarrik, hau biximoduau! 2 Gurasoek ninduen Prudenegaz batu, "Tontatxu" deitzen eusten ta ni konformatu; gizon aberatsagaz aitak egin tratu, holan bihurtu nintzan sueteko katu. 3 – Tontatxu, zu ez izan horren negartia, aurretik daukozu-ta bizitza guztia; ganera animatu lei oilotokia, olgetako ganeaz badator lukia. 4 – Koloreak atara deustazuz kolpean, halandaze gaztea naz zure ustean… ...

Bizkaiko bertsozale gazte eguna 2004

Bizkaie! 2004-04-16 00:00   Bertsolaritzea
Aspertzeko tarterik ez Bertsolari gazteen eguneko egitaraua: - Goizeko 11:00etan: Triki-bertso poteoa herriko tabernetan zehar. - 15:00etan: Bertso-bazkaria. Aurkezle: Xabier Paia. Bertsolariak: Bizkaiko eskualde guztietakoak. - 20:00etan: Zaharra Berri Tour (Xabier Silveira, Fredi Paia eta Jokin Urangaren eskutik). - 22:30etan: Oliba Gorriak taldearen kontzertua. - 23:30etan: Etxabe anaiak taldearen erromeria. Bazkarirako txartelak eguna baino lehen eskuratzea komeni da eta, horretarako, bakotxa bere eskualdeko bertsolari gazteakaz hartu-emonetan jartea da biderik zuzenena. Bestalde, Bizkaiko bertsozale gazte egunaren aurkezpen ekitaldian, bertsolari gazteek jakinarazo ...

Ipar Uribe osterabe

Bizkaie! 2004-04-16 00:00   Bertsolaritzea
Gazteen saioan bakarreko lana erabakigarri Gazteen atalean 23 urte bitartekoek kantau eben, Ipar Uribetik Miren Ibarluzeak, Iker Gangoitik eta Xabier Payak, eta Arratiatik Iñaki Iturriotzek, Gorka Intxaurbek (lehenengo urtea izan dau BBK Sariketan) eta Jabi Olibaresek. Iñaki Iturriotzek polito bete eban bertsoa Bernarrek emondako lau oinakaz: “Orain jarriko gara barrura begira / espainiar kartzeletan jira eta bira / gainera tratu txarrak hartzen ari dira / ekarri behar doguz presoak herrira”. Mirenegaz egindako ofizioan batek be ez eban asmatu. Iker Gangoitik eta Gorka Intxaurbek ...

Abra Saria etxean

Bizkaie! 2004-04-09 00:00   Bertsolaritzea
Txapela Xabier Payarentzat Lehenengo atalean maila polita erakutsi eben bertsolariek. Aitatzekoak dira zortziko nagusian Iñaki Apalategi eta Xabier Payaren lanak, hasikeratik buruz burukorako faborito izakerea berretsiz, eta baita Jokin Labayenen bigarren eta hirugarren bertsoak be. Zortziko txikian Beñat Lizasoren freskotasuna eskertu zan eta Xabierrek eta Iñakik, batera tokau jaken, beren lehenengo helbururako puntuak batzen segidu eben. Bakarlaneko puntuetan (ondo betetako beharrik eta gatxena) Beñat, Iñaki eta Xabier ibili ziran finen eta gaiari botatakoetan konfirmau eban Xabierrek bere ordura arteko nagusitasuna ...

Sariketa aroa

Bizkaie! 2004-04-02 00:00   Bertsolaritzea
ABRA SARIA 2004: Has gaitezan etxetik. Hirugarren edizinoa izan da aurtengo Abra sariarena. Orain urte bi hasi zan, Algortako bertsolari eskoleak (ALBEk) bertsolari gazteak kantuan ipinteko plaza barri bat sortu gura izan ebalako. Ezer baino lehen, argi itxi beharra dago Bizkaian ez dagoala gazteentzako sariketa ugari. Ondorioz, honek jaurerriko bakotasun horren kontrako ondar ale apala izan gura eban. ALBEk argi izan eban hasikeratik sariketeak Euskal Herri mailakoa izan behar ebala. Horregaitik, hain zuzen be, eskualde guztietako partaideak lortzeko saiakerearen aldeko ...